Bideo-sorkuntza tailerra
Koordinazioa: Txuspo Poyo
2006-eko
apirilak 17-tik 21-era
Ikastaroa bi ataletan banatuko da, analisiarena bata, ikus dokumentazioaren bidez, eta praktikoa bestea, ikus-entzunezko lan baten sorkuntzan oinarritua, non partaide bakoitzak obra bateratu honen zati bat burutuko duen. Programa hau albistearen benetako gezurraren inguruan garatzen da. Amerikar komunikabideek hedatu zituzten duela gutxiko Irakeko Gerlaren gertakarien analisiak itxurazko errealitate zatitu batera hurbilduko gaitu, albistearen egia eta gezurraren artean zalantza egitera garamatzan gidoi batek sostengatzen duena.
|