urtarrilak 18 – martxoak 4
Esposizio honek argazkilaritza erakusketa eta erakusketa etnografikoa biltzen ditu bere baitan. Argazkiek Luis Azanza, Xabi Landa, Javier Bergasa, Walter Cotten, Juantxo Egaña, Jagoba Manterola, Joseba Urretabizkaia eta Natxo Zemborain argazkilariek pilota munduaren inguruan dituzten ikuspegiak agertzen dituzte. Apustuek, espazioek eta denborak higatutako frontoiek, ehundurek eta espresioek gidatzen dituzte lan hauek, Patxi Buldainek erakusketa honetarako propio egindako mural batek laguntzen dituelarik.
Argazki erakusketarekin batera, izaera etnografikoa duten zenbait objektu erakusten dira, hala nola kirol honetan egun zein bere garapenean zehar erabili izan diren materialak eta erremintak. |