Martxoak 9tik aurrera
Montparnassen gauez emandako paseoengatik izango da, edo “ero” libertario eta anarkistekin ordu txikiak arte lokal zaharretako tertuliengatik. Edonola ere, honen guztiaren eta hauen guztien artean bere pentsamendua berresteko aukera izan zuen, berdintasunean oinarritutako pentsamendua, gizakiarengan duen sinesmenean berresteko aukeraren zai beti ere. Gaueko solasaldi luze hoien ostean, etxera itzultzean, bulegoetako estrematzaileekin egiten zuen topo, lanak nekatutako emakumeekin, bere buruari inoiz traiziorik egin ez dionak bakarrik lor dezakeen duintasun harrigarri eta betiereko horrekin bere ondotik pasatzen zirelarik. Parisko egunsentietako ibiltari hoiek bere itzulera ederragoa bilakatzen zuten eta bere ideietan indarberritzen zuten. |