Horregatik erabaki zuen hoiek margotzea, eta horregatik mila koloreko aureolekin inguratu zituen. Emakume hauengan izaera eta edertasuna azpimarratu nahi zituen. Pertsona soil eta anonimoen edertasuna. Pertsonak aipatzen ditut, Buldainek pertsonaren inguruan hitz egiten duelako. Berarentzat, gizonezkoa eta emakumezkoa pareko pertsonak dira, naturaren izakiak. Buldainek, Eskola Arrazionalak bezala, maitasuna pertsona bat maitatzean oinarritzen dela dio, pertsonaren sexuaz jabetu gabe. Horregatik sinesten du maitasunaren askatasunean, pertsonengan. Horregatik margotzen du behin eta berriro giza figura. Eta giza figura hau bere obran behin eta berriro agertzen da emakumezkoaren irudian. Emakumezkoaren figura birsortzen du ezaugarri femeninoetan plastizitate gehiago somatzen duelako. |