Uharteko Joaquin Ahechu argazkilariaren lenteak jaso dituen, eta norbanakoaren zein taldearen ondare bisuala berreskuratzen duten irudiak biltzen dira erakusketa honetan.
Erretratatuetariko batzuk, oraindik ere lurrari esker bizitzeko aukera duten uhartearren talde esklusiboaren parte dira, oso gutxi baitira (atzamarrak soberan ditugu zenbatzeko) Iruñeko plazan barazkiak eta fruta saltzen zuten familia hoien oinordeko direnak. Beste batzuek, zorionekoek, txikizkariko merkataritzan egiten zuten lan, hemeretzigarren mendeko nolabaiteko xarma mantentzen duen lana, eta hogeigarren mendearen zati luze batez herriari oparotasun apur bat eman ziona. Gutxienek, nolabaiteko ospea edo entzutea lortu zuten herriaren bozeramaile gisa, kirola edo kultura bezalako alor hain desberdinetan. |