honek nahita eman zion ezohiko tratamendua da, dudarik gabe. Marrazki atsegin honetan, Goyak bere buruari baino ez zion so egiten. Zer ikusten zuen Goyak Prado Museoak horren kontu handiz gordetzen duen artelan txiki honetan?
Erantzuna bistakoa da: bere burua ikusten zuen. Hau dela eta, goi parteko eskuineko izkinan, Goyak Miguel Angelek iradoki zuen esaldi bat idatzi zuen: “Ikasten jarraitzen dut”.
Duela urtebete baino zertxobait gehiago, Segoviako Esteban Vicente Arte Garaikideko Museoak aipu hura berreskuratu zuen eta “Ikasten jarraitzen dut. Azkeneko lanak Tizianorengandik Tapiesengana” lelopean, laurogei urteak beteta zituzten artistek egindako lan bilduma zoragarria jarri zuen ikusleen parean. Obra berantiarrak, hil osteko obrak zenbaitetan,
beti ere maisutasunezko
autoretza batek zeharkatzen zituenak, |