2008-KO EKAINAREN 29a ARTE LUZATUA Etxea. Espazioa eta itxuraldaketa gaiari zuzenduko zaio erakusketa hau. Arkitektura, artea eta etnografiaren arteko mugako gaia, profesionalei, ikerlariei eta artearen zale direnei zein publiko orokorrari zabalik dagoena, denek beren baitan baitakite etxe baten biztanle direla, etengabe eraldatzen edo itxuraldatzen ari den espazio baten biztanle alegia.
Etxea bizitzeko egokia eta egunerokoa den espazio gisa ulertua, eskenatoki publikoa zein lekuaren ezeztapena. Eta etxea eraikitzearen etengabeko antzaldaketarako espazio gisa, formarena zein bere errepresentazioarena. Etxea oinarrizko eraikuntza modura, bere baitan gure garaiko esperientzia arkitektoniko, artistiko eta bitalen anizkotasuna gordetzen duena. Etxea arazoak dituen babesleku gisa, iraganean, orainaldian zein etorkizunean;
baserritik kobara, etxe orratzetik urbanizaziora.
Arkitektoen etxea eta |