“arkitektorik gabeko arkitekturak” sorrarazitako etxea, Bernard Rudofsky-k aldarrikatzen zuen modura. Etxea Le Corbusier-en “bizitzeko makina” balitz bezala, bai eta gure arbasoek beraiek eraiki zuten harrizko, zurezko zein adobezko etxea ere. Etxe moderno eta posmodernoa, artisau-lanaz egindakoa edo teknologikoa. Mundu mailako etxea eta bertakoa, azkenean bien arteko batasuna, gure etxea. Etxea ere etxea beraren gaineko eztabaidaren kultura gisa, “eraiki, bizi, pentsatu” termino “heideggeriarra”k dioenaren baitan. Eta etxea artista zein zinegileen ikono gisa, eta are desirazko objektu gisa gu guztiontzako, hipotekadun biztanleontzako…
Kasu honetan, etxea leit motiv gisa erabiltzeak zilegitasun bikoitza ezkutatzen zuen Uharte Buldain Fundazioarentzako, berau Uharteko Ros familiarentzat Victor Eusa (1894-1990) arkitektoak 1938 inguruan
eraikitako
filipinoen |