2008ko uztailaren 4tik abuztuaren 17ra
50 urte Mortadelo eta Filemonekin erakusketa Bartzelonako Komikiaren Saloian sortzen da, Francisco Ibañez marrazkilariak asmatu dituen pertsonaien artean ospetsuenak diren bi hauen berrogeita hamargarren urtebetetzea ospatzearren.
32 panel informatzaileek gidatuta, Ibañezen marrazketaren historia eta bere eboluzioa azter daitezke, bai eta garai bakoitzean landu dituen gaiak ere, unean uneko gertaerekin guztiz erlazionatuta daude eta. |