27-ko belaunaldia, entziklopediek diotenez, egileen konstelazio bat da, zeintzuk 1927. urtean Gongora-ren heriotzaren hirurehungarren urteurrena ospatzeko bildu baitziren. Konstelazio terminoa erabiltzen dut planeta baten desagerpenaren inguruan hikamika nabarmena sortu eta jakitun, kuxkuxero eta baita horoskopoarekin jolasean dabiltzanak ere aurrez aurre jarri dituen garai honetan, bide batez izarrak, ilargiak eta orbita ezberdineko planetadun unibertsoaren inguruan hitz egin dezakedalako, orbita gutiziaduneko planetak, batzuetan alde ezkutu eta ikustezinak dituzten planetak, eta aldiberean konstelazioen garrantzia bertan egotea delako, geuk ikusi ala ez, egunez izan arren eta beraietan ez pentsatu arren.
27-ko belaunaldiak, hau ere entziklopediek esaten dute, gerra zibilaren ostean barneko zein kanpoko erbesteratzea pairatu zuen. Bere energia sortzaileak errealitatearen kontra talka egin zuen eta konpondu daitezkeen baino |