Aurreko mendearen azkeneko laurdenak, Uharten, Iruñetik bost kilometrora dagoen Nafarroako udalerri txiki batean, Patxi Buldain en eskutik (Iruñea, 1927) bizi artistikoaren lehendabiziko pintzelkadak loratzen ikusi zituen. Ideal eta proiektu berrien bila, 40ko hamarkadan bere jaioterria utzi zuen artista dugu Buldain, eta erabaki honi esker, garai hartan Parisen berebiziko indarraz finkatua zegoen mundu osoko abangoardiarekin bizitzeko aukera izan zuen.
Egun, bere Fundazioak esposizio iraunkor batean, artearengatik eta artearentzako bizitzeari inoiz utzi ez dion sortzaile honen lana erakusten du. Buldain bertan bizi izateko aukeratu zuen udalerri honen garapen artistikoa itxi duten hainbat ekimen laudagarrien lekuko izan da: Pintura eta Eskulturaren Udal Tailerra, Buldain Fundazioa, Arte Garaikideko Zentroa edo egungo Zokorena tailerra;
lau
proposamen |