Uharte Buldain Fundazioaren irekiera-esposizio honen helburua Patxi Buldainen lanaren inguruko ahalik eta adierazgarriena den erakusketa bat proposatzea da, bere irudiari zein bere obrari hurbiltzea eragingo duena, bere proposamen artistikoak ezagutzeko ikusmina eta interesa piztuko dituena eta finean Uharte Buldain Fundazioak egiten duen arte garaikidearen aldeko apustua aintzat hartzea ahalbidetuko duena. Emaitza Patxi Buldainen ibilbide plastikoaren adierazgarri da.
Esposizioak 77 piezako bilduma bat erakuskten du, eta lan hauen bitartez 1954 eta 2005 artean luzatzen den ildo ebolutibo bat ezar daiteke.
|