|
Fundazioa Villa Teresa izenaz ezaguna den eraikinean kokatzen da, Victor Eusak Felix Ros Arraizarentzat proiektatu zuena, azukre landaketarekin Filipinetan dirutza egin zuen enpresaburuarentzat. Bertatik eratorri da eraikinaren izendapen herrikoia, "filipinarren etxea" alegia. Eraikina soila da, 1936-37-an eraikia, eta Victor Eusa iruindar arkitektoaren eraginaren arrastoa jarraitzeko aukera ematen du.
Antzinako eraikin hau 2002-an izan zen hautatua Uharte Buldain Fundazioaren funtsak gordetzeko, eta beranduago bere erabilera berrira moldatzeko lanak gauzatu ziren. |
|