|
Fundazioak Patxi Buldainen lanaren adierazpen ezberdinak agertu nahi ditu, berarenganako zein bere obrarekiko hurreratzea ahalbidetuko dutenak eta bere proposamen artistikoekiko interesa eta jakin-mina piztuko dutenak.
Aldi berean bere helburuetako bat sustapen kulturala da, arte garaikidearen hedapena gauzatzeko aktibitate anitzak garatzean oinarritua, Patxi Buldain bera eta bere lana erreferentzia gisa hartuz.
Jarduera plastikoak sortzen dituen pedagogia ekimenak profesionalei edo/eta artearen munduan hezitako pertsonei zuzendutako tailerretan gauzatzen dira. Era berean sistematikoki ikastetxeei zuzendutako jarduerak sustatzen dira.
Azkenik, Fundazioa artista beraren eta bere lanaren hedapenerako eta dokumentaziorako zentro bat da. |
|