Patxi Buldainek bere lana serie zabaletan antolatzen du, bere aurkikuntza plastikoak eta bere aurrerapen adierazkorrak praktikan jartzen doalarik. Bere ibilbide artistikoan pauso ezberdinak nabarmentzen dira, baina hauek, batetik etengabeko eboluzioan daude baina bestetik elkarrekin luzaroan bizitzeko gai dira jarraian hurrengo pausora iristeko, bidean ematen diren jauzi estilistikoek arduratu gabe. Buldainen lanen berezko zailtasunari, ordenatua izateko oso akrata baita, erakusteko espazioaren mugapena eta bere bereizgarri espazialak batu behar zaizkio, hauek ere, erakusketaren metro linealek daukaten garrantziarekin, aukeraketa bat egitera behartzen dute eta. Erakusketak 77 lanek osatzen duten bilduma bat agertzen du, eta hauei jarraituz 1954 eta 2005 bitarteko lanek eraikitako bide ebolutibo bat finkatu daiteke. |